Zer da Auskalo?
Antiguoko San Sebastian Martir Elizan kokatutako astialdi taldea da Auskalo. Bertan, 12-18 urte bitarteko gazteekin biltzen gara asteburuetan ekintza ezberdinak aurrera eramateko. Antiguon kokatuta baldin badago ere, Antiguoz kanpoko gazteei ere irekita dago gure Astialdi Taldea.
Hau da, beraz, Auskalo Astialdi Taldeak eskaintzea bilatzen duena. Hala ere, gehiago sakonduko ditugu zenbait gai heziketa proiektuaren (idearioa) eta urteko agendaren ataletan. Azkenik, edozein argibideren beharrean bazaudete gurekin kontaktuan jartzera gonbidatzen zaituztegu, gustu handiz erantzungo diegularik zuen zalantzei.
auskalo
gmail.com