Historia
Auskalo, 1990ean sortu zen, Antigua auzoan ikusitako behar baten erantzun bezala. Helburua, 12-15 urte bitarteko gazteei heziketa prozesu bat eskaintzea zelarik. Hasiera batean, elizari lotutako hiru urtetako prozesua zen, gazteen iniziatiba, kezkak eta ardurak bideratzeko sortua.
1992an, Auskalok, jarduera anitz betetzen zituen komunitatean, hala nola, Austar mendi taldea, Bultza kontzientzia militarraren aurkako taldea eta Arkazatz kantu taldea. Azkenik, talde guzti hauek bateratzeko asmoz, Auskanpada, udako kanpaldia, sortu zen.
Gaur egun, sei urtetako prozesua da, leku guztietako monitore zein haurrei (12-18 urte bitartekoei) zabaldutakoa. Helburuak ere aldatuz joan dira, nahiz eta funtsean berdin mantendu; honela, elkarrekintzen bidez, baloreak transmititzen saiatzen garelarik.