Akanpadako argazkiak
Ostirala, abuztua 14th, 2009Kaixo Auskalito:
Bihar abuztuak 15 arratsaldeko 18:00etan akanpadako argazkiak ikusteko geratu gara Auskalon, eta bertara gonbidatzen zaituztegu. Abixatu iezaiozue zuen taldeko besteei.
Bihararte
Kaixo Auskalito:
Bihar abuztuak 15 arratsaldeko 18:00etan akanpadako argazkiak ikusteko geratu gara Auskalon, eta bertara gonbidatzen zaituztegu. Abixatu iezaiozue zuen taldeko besteei.
Bihararte
Epa Auskalito!
Udara gerturatzen ari da eta badator akanpada. Gogorarazten dizuegu maiatzak 13an arratsaldeko 20:00etan guraso bilera dagoela akanpadaren inguruko argibideak emateko. Ez ahaztu maiatzak 18 eta 21ean 19:00etatik 20:00etara akanpadara apuntatzeko egunak direla.
Milesker Gaintzan egon diren guztiei! Orain hurrengo konbien zain geratzen gera! Maiatzean gehio! Muxu bana eta urte berri on!
Hona Xabierrek azken egunen botatako bertsoa!
Txindokiren magalean
Gaintza degu guk aurkitu
herri txiki ta polit bat
egingo det definitu
muralak ere goizean
mailaka ditugu sortu
munduan berdintasuna
balitz beti nagusitu
sukaldariei eskerrak
ez zaidala orain ahaztu
tristurak hondoratzen nau
dena delako bukatu
zuei dena eskertuaz
zaituztet penaz agurtu
Gabon zoriontsuak denok
ditzazuela pasatu
Xabier Ayarza-Marien - Gaintzan, 2008ko abenduaren 29an.
Egun tristea da gaur euskaldun eta bereziki Antiguatar ororentzat!
Gaur, 2008.ko abenduaren 1ean, goizeko 5 ak aldera, 74 urte zituela hil egin da Mikel Laboa.
![]()
Agur Mikel gure bihotzean edukiko zaitugu betiko!
Gabonak iristear daude eta urtero bezala aurten ere konbibentziak izango ditugu. Aurten Abenduaren 26tik 29ra Gaintzan dagoen etxera goaz. Gogoratu apuntatzeko egunak Abenduak 1 eta 4 direla arratsaldeko 7etatik 8etara. Hala ere berehala iritsiko zaizue gutun bat etxera dena azalduz.
Kaixo auskalito:
Argazki sistema aldatu degu, argazkiak igo ahal izateko errazagoa izan dadin.
Espero degu hemendik aurrera argazkiak gehiago berritzea.
Besterik gabe.
Izan Pirata!!!
Kaixo Auskalito:
Udara amaitu ostean kurtso berria gogotsu hasteko prest gaude. Urriak 11ean arratsaldeko lauretan ikusiko dugu elkar Auskalon, kurtsoari hasiera emateko.
Kaixo auskalito!
Zemuz dijoa uda? Eta astenagusia? Ondo ziur! Beno ba ostiral honetan arratsaldeko 6terdietan aurtengo auskanpadako argazkik jarriko ditugu elizako bajuetan. Bertara gerturatzera animatzen zaitugu, elkarrekin GURE lehen akanpadako oroitzapenetaz gozatzeko. Muxu bat eta ostiralarte auskalito!
Kaixo Gazteak eta ez hain Gazteak
Bazkarian egon zineten guztiei, espero dugu ongi pasa izana, eta aspaldiko oroitzapen politak berriz burura etorri izana.
Laster izango duzue eskuragarri bazkari aurretik ikusitako bideoa.
Bazkarian egon zinetenak eta argazkiak atera zenituztenak, bidali zuen argazkiak honako posta helbidera. Horrela argazki guztiak batu eta nahi duenarentzat eskuragarri egoteko.
Laster arte.
Badira 20 urte Auskalo sortu zenetik eta hori dela eta ekainaren 14an bazkaria ospatuko dugu, bertatik igaro diren begirale guztien artean. Gogoratu goizeko 11:30etan elizaurrean geldituta gaudela.