maiatza 6th, 2009
Epa Auskalito!
Udara gerturatzen ari da eta badator akanpada. Gogorarazten dizuegu maiatzak 13 an arratsaldeko 20:00 etan guraso bilera dagoela akanpadaren inguruko argibideak emateko. Ez ahaztu maiatzak 18 eta 21 ean 19:00 etatik 20:00 etara akanpadara apuntatzeko egunak direla.
Posted in Berriak | 2 Comments »
urtarrila 16th, 2009
Kaixo Gazteak.
Hemen duzue Aurtengo lehen konbibentzien ateratako argazkiak, gaintzan.
Izan Piratak!!!
Posted in Argazkiak | No Comments »
urtarrila 16th, 2009
Kaixo Auskalitos eta Ex-Auskalito-dinosaurios.
Berandu bainan hemen dauzkazue Auskaloren 20. urteurrena, ospatu genuen eguneko Argazkiak.
Bideoa ere igo dugu azkenea, 122 MB dira berez pazientzia eduki descargatzen…
Bideoa deskargatu
Urrenarte.
Posted in Argazkiak | No Comments »
abendua 31st, 2008
Milesker Gaintzan egon diren guztiei! Orain hurrengo konbien zain geratzen gera! Maiatzean gehio! Muxu bana eta urte berri on!
Hona Xabierrek azken egunen botatako bertsoa!
Txindokiren magalean
Gaintza degu guk aurkitu
herri txiki ta polit bat
egingo det definitu
muralak ere goizean
mailaka ditugu sortu
munduan berdintasuna
balitz beti nagusitu
sukaldariei eskerrak
ez zaidala orain ahaztu
tristurak hondoratzen nau
dena delako bukatu
zuei dena eskertuaz
zaituztet penaz agurtu
Gabon zoriontsuak denok
ditzazuela pasatu
Xabier Ayarza-Marien - Gaintzan, 2008ko abenduaren 29an.
Posted in Berriak | No Comments »
abendua 1st, 2008
Egun tristea da gaur euskaldun eta bereziki Antiguatar ororentzat!
Gaur, 2008.ko abenduaren 1ean, goizeko 5 ak aldera, 74 urte zituela hil egin da Mikel Laboa.
Agur Mikel gure bihotzean edukiko zaitugu betiko!
GARA Diario Vasco Berria
Posted in Berriak | 2 Comments »
azaroa 28th, 2008
Kaixo.
Berandu baina hona hemen akanpadan ospatu genuen ezkontzako argazkiak.
Ze guapoak Senar-Emazteak!!!
Posted in Argazkiak | No Comments »
azaroa 18th, 2008
Gabonak iristear daude eta urtero bezala aurten ere konbibentziak izango ditugu. Aurten Abenduaren 26tik 29ra Gaintzan dagoen etxera goaz. Gogoratu apuntatzeko egunak Abenduak 1 eta 4 direla arratsaldeko 7etatik 8etara. Hala ere berehala iritsiko zaizue gutun bat etxera dena azalduz.
Posted in Berriak | No Comments »
azaroa 4th, 2008
Kaixo Auskalito:
Argazki sistema berria estreinatzeko hona hemen 2 argazki sorta!
 2008-06-1 - Jaialdia
 2008ko Uztaila - akampada
Eta laister gehio….
Posted in Argazkiak | No Comments »
azaroa 4th, 2008
Kaixo auskalito:
Argazki sistema aldatu degu, argazkiak igo ahal izateko errazagoa izan dadin.
Espero degu hemendik aurrera argazkiak gehiago berritzea.
Besterik gabe.
Izan Pirata!!!
Posted in Berriak | No Comments »
iraila 30th, 2008
Kaixo Auskalito:
Udara amaitu ostean kurtso berria gogotsu hasteko prest gaude. Urriak 11ean arratsaldeko lauretan ikusiko dugu elkar Auskalon, kurtsoari hasiera emateko.
Posted in Berriak | No Comments »